Gipuzkoako SOS Racismo elkarteak antolatu ohi duen ‘Bizilagunak’ programaren edizio bat izango da datorren azaroaren 24an. ‘Mila zapore, mila istorio’ lelopean, egitasmo honen xedea da bertako pertsonak eta beste herrialdeetatik etorritako horiek kulturarteko jatordu batean elkartzea. Modu horretan, gure auzo edo herrietan bizi diren pertsona migratzaileak ezagutzeko aukera sustatu nahi da.
Izan ere, mahai baten inguruan bilduta, pertsona horien istorioak modu atseginagoan ezagutzeko aukera eskaintzen du programak, pertsona horien inguruan bertakook izan ditzakegun aurreiritziei eta estereotipoei aurre eginez. Antolatzaileek azaltzen dutenez, sarritan, arrazakeriari aurre egiteko modurik eraginkorrena diskurtsoetatik haratago joatea eta horrelako urrats xumeak egitea da.
Pasa den urtean, guztira, horrelako 52 topaketa egin ziren Gipuzkoa osoan zehar. Aurtengo edizioan kopuru hori gainditzea dute helburu antolatzaileek. Izena emateko epa zabalik izango da datorren azaroaren 15era arte.