Bizkaiko Foru Aldundiak indarkeria matxista jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakume gazteak babesteko bi programa pilotu jarri ditu abian. Lehenengo proiektua zuzenean emakume gazteei zuzentzen zaie eta laguntza soziala eta laguntza terapeutikoa eskaintzen du. Bigarrena, berriz, emakume gazteak helburu baditu ere, familiekin eta mutil gazteekin garatzekoa da. Kasu horretan, esku-hartze espezializatu psikosozial integrala eskaintzen du. Aipatu bi programa horiek Gizakia eta Etorkintza fundazioekin sinatutako hitzarmenei esker garatu dira. Gizakia Fundazioaren kasuan, 50.000 euro jasoko ditu genero-indarkeriaren egoeratan dauden nerabeak, gazteak eta haien familiak bideratzeko, artatzeko eta bide-laguntza emateko. Programa hori 2020ko ekainaren 30era arte gauzatuko da. Etorkintza Fundazioarekin izenpetutako hitzarmenari dagokionez, programa pilotu bat da, gizarte eta hezkuntza arloko bide-laguntza eta terapia psikologikoa eskaintzen die taldeka 16 eta 23 urte bitarteko emakumeei. Programa hori 2021eko otsailera arte garatuko da.