Kutxa Fundazioak ‘Bizi ala Iraun’ musika zikloaren edizio berri bat aurkeztuko du. Zikloaren barruan programatutako kontzertuak Tabakalerako lehen solairuan den Kutxa Fundazioa Kluba Aretoan egingo dira, martxotik maiatzera bitartean. Guztira zortzi kontzertu izango dira, bertako eta Estatuko taldeek eskainitakoak. Aurtengo edizioan rumba edo salsa bezalako musika herrikoietara hurbiltzen diren proposamenak ere aurkezten dira.
Programa
Kutxa Kultur Klubeko agertokitik honako artista hauek igaroko dira: agertokien gainean 10 urte bete dituen María Rodés; Vicente Navarroren proposamena, Espainiako eta Latinoamerikako folklorearen eta musika urbano eta elektronikoaren artean mugitzen dena; Goxua ‘n salsa, euskal ukitu eta ezaugarriekin uztartuta; eta Fillas de Cassandrak musika eta ahozko tradizioa, feminismoa, soinu modernoak eta greziar mitologiako zerbait aurkeztuko ditu.
- Martxoak 1. María Rodés & Enric Montefusco
- Martxoak 2. Amorante + Muare
- Martxoak 15. Vicente Navarrro & Idoipe.
- Apirilak 12. Fillas de Cassandra.
- Apirilak 20. Telmo Trenor “Z8rtziko”+ Benizze
- Apirilak 26. Raimundo el Canastero.
- Maiatzak 3. Goxua´n Salsa
- Maiatzak 4. Maruja Limón
Kontzertuak 21:00etan izango dira eta sarrerak hemen eskuratu daitezke: https://sarrerak.bideanprodukzioak.com