Zientziaren eta teknologiaren esparruan emakumeek egin dituzten ekarpenei agerikotasuna emateko Elhuyar-ek eta Donostia Kulturak “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren hirugarren edizioa antolatu dute. Izan ere, ziklo honen xedea da aipatu diziplina horietan den genero-diskriminazio iraunkorra dela eta sarritan itzalean geratu den emakumeen ondare zientifikoa ezagutzera ematea.
Hiru dira hirugarren edizioaren programazioa osatuko duten hitzaldiak. Saio bakoitzean emakume zientzialari bat izango da protagonista eta beren ikuspegiak eta esperientziak partekatuko dituzte, ikerketarako dituzten motibazioak, gainditu dituzten erronkak eta ezagutzarako bidean aurkitu dituzten ezustekoak aztertuz. Hitzaldi guztiak euskaraz izango dira Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Programazioa
- Urriak 23: “Nola diseinatu hiri eta etxe bizigarriak eta osasungarriak”. Miren Vives arkitektoak hasiera emango zikloari hirigune iraunkor eta osasungarriak sortzeari buruzko solasaldi batekin.
- Azaroak 20: “Matematika, gertutik eta barrutik”. Uzuri Albizu matematikaria izango da bigarren solasaldi honetako protagonista. Albizuk azalduko du, jende askok pentsatzen duenaren kontra, matematika ez dela soilik gizon eta pertsona adimentsuentzat.
- Abenduak 11: “Eguraldia aldatu da edo aldaketa klimatikoagatik da?”. Zikloari amaiera emateko Onintze Salazar fisikariak klima-aldakortasunari eta klima-aldaketari buruz hitz egingo du.
Elhuyar-eko Ana Galarraga dibulgatzaile zientifikoak zuzenduko ditu hiru saioak. Galarragak zientzialariak gidatuko ditu beren ibilbideei eta zientziaren etorkizunari buruzko ikuspegiei buruzko galderak eginez. Gainera, solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko (DK Irratia) podcastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean entzun ahal izango dira.