Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak ‘Gasteizko Toponimia’ egitasmoari amaiera ematen dion azken liburukia aurkeztu dute. Egitasmoa 30 urtez luzatu da eta urte horietan guztietan 400.000 sarrera toponimiko baino gehiago bildu dira. Egitasmoa 9 liburukietan banatu da eta ‘Dibiña II’ izenburuarekin aurkeztu den azken hau azkena da. Liburuki horietan 121.000 datu dokumental publikatu eta 13.086 sarrera toponimiko arautu dira.
Elena Martínez de Madina ikertzaile eta euskaltzain urgazleak atondu du azken liburuki hori. Ikertzaileak Gasteizko udalerri osoko toponimia aztertu du azken urteotan, hots, hiria bera eta 64 herri.
Gasteizko Toponimia
Esan bezala, egitasmo hau amaitzeko 30 urteko lana behar izan da. Informazio bildu ahal liburukiak inprimatu dira. Adibidez, lehen lau liburukiak Malizaeza, Ubarrundia eta Langraiz merindadeei eskainitakoak izan ziren. Jarraian, Arratzuaren txanda iritsi zen; lan hori hiru liburukitan banatu zen. Zortzigarren liburukia, ‘Dibiña I’ izenarekin aurkeztu zen eta orain argitaratu den ‘Dibiña II’ liburukiak ordaun hasitako lana amaitu du. Azken bi liburuki horietan honako herri hauetako toponimia biltzen da: Artatza, Gereña, Legarda, Mandoia / Mandojana, Martioda, Otobarren / Hueto Abajo, Otogoien / Hueto Arriba eta Uribarri Dibiña / Ullíbarri–Viña.
‘Dibiña II’ lanerako toponimiaren ikerketa 30.000 sarrera inguruko corpus batean oinarriturik egin da, eta, liburu honetan, gutxi gorabehera, 12.000 dokumentu-lekukotasun eta 984 sarrera toponimiko aurkeztu dira, hurrenkera egokian sailkatuak.