Donostia Kulturak jada udaberriko programazioaren aurrerapen bat eman du. Guztira Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszena Aretoan, Imanol Larzabal Aretoan eta Intxaurrondoko Kultur Etxean izango diren 12 ikuskizun izango dira. Musikari dagokionez, kontzertu hauen berri eman da: Amorante, Joseba Tapia, Ángel Stanich + Paja eta Álex Ubago.
Antzezlanei dagokionez, honako hauek ikusi ahal izango dira: ‘Antigone’, ‘Esencial’, ‘Ama’, ‘Tartufo’, ‘Seda’ eta ‘El premio’. Eta dantzaren esparruan ‘No pleasure’ eta ‘Signos’ ikuskizunak izango dira.
Sarrerak jada salgai dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Online ere eros daitezke.