Artea, antzerkia eta literatura Giza Eskubideen Eguna ospatzeko

Donostiako Udalak bizikidetza, migrazioa eta arrazakeriaren aurkakotasuna jorratzen dituzten hiru jarduera doako antolatzen ditu

Donostiako Udalak doako kultur jarduera sorta bat programatu du Giza Eskubideen Eguna ospatzeko. Giza Eskubideen departamentuak beste udal depatamentu batzuekin elkarlanean antolatutako proposamenek arte instalazio bat, bakarrizketa teatral bat eta literatura aurkezpen bat barne hartuko dituzte.

Giza Eskubideen Eguna

Egunari hasiera emateko, 10:30etan, Iñigo Aristegui artistaren bost eskulturak osatzen duten “Espazioa” izeneko instalazioa inauguratuko da. Lana, martxora arte San Bartolome Gainan den Ekinn eraikinean ikusgai egongo da. Aristeguiren lanak bizikidetza, elkartasuna eta bakearen balioak islatzen dituen esperientzia inmertsiboa proposatzen du.

Arratsaldean, Antzoki Zaharrak “El sueño es vida” bakarrizketa hartuko du 18:00etan. Thimbo Samb aktore, youtuber eta aktibista senegaldarra, 17 urterekin kayukuz Espainiara iritsi zen. Antzezlan honetan bere bizi-esperientziak eta interpretaziorako bidea partekatuko ditu. Doako emanaldi honetara joateko sarrera erreserbatu behar da, Donostia Kultura webgunean edo Antzoki Zaharraren eta Victoria Eugenia antzokiaren txarteldegietan.

Programazioa San Telmo Museoan amaituko da 19:00etan, Safia El Aaddam-en lehen eleberria den “Hija de Inmigrantes” liburuaren aurkezpenarekin. El Aaddam idazle eta aktibistak, arrazakeriaren aurkako Espainiako dibulgatzaile digital ezagunenetako bat da eta bere lehen eleberri honetan osasun mentalaren eta afrikar jatorriko etorkin eta arrazializatuen alaba izatearen esperientziaren arteko harremana jorratzen du. Jarduera honetara sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Advertisements