Donostiako ia 1.500 establezimenduk bat egin dute e// proiektuarekin

Proiektu honi eta bere bereizgarriari esker, bezeroek arreta euskaraz jaso dezaketen establezimenduak ezagutu ditzakete

Donostiako 1.456 merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduk bat egin dute Euskaraz barra-barra (e//) proiektuarekin. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak abiarazitako proiektu horren helburua da identifikatzea zein establezimendutan dagoen bermatuta euskararen ulermena. Proiektu honen bereizgarriari esker, bezeroek jakin ahal izango dute establezimendu horietan arreta euskaraz jasotzeko aukera izango dutela.

Euskaraz barra-barra 150 udalerri ingurura zabaldu da Euskal Herri osoan, eta Donostia da e// markarekin identifikatutako establezimendu gehien dituen hiria. 2022ko udazkenean aurkeztu zenetik, aurreko Hemen ere euskaraz proiektuan parte hartzen zuten 1.060 establezimenduk bat egin zuten ekimen berriarekin, eta beste 396k bat egin dute beranduago, 1.456 establezimenduetara iritsiz. Proiektuari ikusgarritasuna emateko asmoz, Donostiako Udalak erabaki du e// ikurra duten 5.000 oihalezko poltsa banatzea atxikitako establezimenduen artean. Poltsa horiek erosketetan euskara erabiltzen duten bezeroei oparituko zaizkie. Poltsak ekainaren bigarren hamabostaldian banatuko dira, eta interesa duten establezimenduek maiatzaren 27tik ekainaren 14ra arteko epean eskatu ahal izango dituzte poltsak.