e// kanpaina Bilboko merkataritzan eta ostalaritzan

‘Euskaraz Barra-Barra’ ekimenak euskararen erabilera areagotzea du helburu, langile euskaldunak dituzten establezimenduak identifikatuz

Bilboko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatuko du “Euskaraz Barra-Barra” kanpainak. Ekimena Euskal Herriko hainbat udalerritan garatzen ari da eta erakusleihoetan, pantailetan, mupietan eta hiri osoan zehar banatutako publizitatearen bidez bistaratzen da.

Bilbon, 321 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin. Parte hartzen duten establezimenduek, saltokiak eta ostalaritzako lokalak barne, % 33,3ko edo hortik gorako langile euskaldunen ehunekoa dute, eta uneoro bermatzen dute euskara ulertzeko gai den langile baten presentzia gutxienez.

Euskaraz Barra-Barraren helburu nagusia euskara edonoiz eta edonon erabiltzeko aukera ematea da. Kanpainaren identifikazio-materialaren helburua da bezero euskaldunei Euskaraz Barra-Barra bereizgarria erakusten duten establezimenduetan euskaraz komunikatzeko aukera ematea, langileek haiek ulertzeko gaitasuna dutela ziurtatuz.