Gazteriaren Euskal Behatokiak jaso dituen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 29 urte bitarteko gazteriaren heren bat hirueleduna da, hots, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesaz ondo egiten dute. Maila horretara iristeko azimarratzekoa da euskal gazteriak ingeles hizkuntzaren jakintza-mailan izan duen gorakada. Horrela, 2004 eta 2014 bitartean hizkuntza horren ezagutza-maila % 18,5etik % 30,9ra pasatu da. Neurri txikiagoan bada ere, euskararen ezagutzan izan den gorakadak ere eragin du.
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoak du baliorik handiena (% 43,3). Alde handia dago beste bi lurralde historikoekiko, euskararen ezagutza handiagoa delako. Izan ere, Gipuzkoan, gazteen % 74,8k dio euskaraz oso ongi edo nahiko ongi egiten duela; Araban, % 53,4k dio hori; eta Bizkaian, berriz, % 60,4k.