1980 eta 2000. urteak bitartean jaio zinen? Bada, orduan Echo Boomer-a zara. Seguruenik jada desagertu diren Boom-Boom-Boomer txikleez oroituko zara, baina ez du haiekin zerikusirik. Echo Boomer hitzak baby-boom belaunaldiko seme-alabak definitzen ditu. Planifikatutako lehen seme-alabak -itxarondak, desiratutak-, gehiegi babestuta eta ugaritasun handian hazita. Gaizki hezitako, mizke hazitako, alferrontzi, nartzisistak… ditugu emaitzat. WTF! Hori atzerakoiek diotena da. Zer mania! Beti guztiak berdin etiketatu nahian dabiltza! -#bereziakgara-.
Txarra al da pazientzia gutxikoa izatea? Denbora urrezkoa da. Nahi dut eta oraintxe nahi dut. Eszeptiko izatea? Hiru tximino-jakintsuen filosofia bukatu da: “ez ikusi, ez entzun eta ez mintzatu”. Kezkak ditut. Elikagai bakoitzak bere historia du eta jakin nahi dut jatorri-lekua, nola landu den edo nork landu duen. Konprometituta egotea? Era arduratsuan kontsumitu nahi dut. Zorrotza izatea? Hona hemen analogikoaren oinordekoak, teknologiaren parean hazi direnak eta bere identitatearen bila dabiltzatenak. Zerbaitengatik prestatutako belaunaldirik onena dira, “bere aukeren gainetik”.
Zein da foodie baten mukurua? Gosea pasatu zuten bere aitona-amonak baino okerrago elikatzen dela esan diezaiotela. Baina egia da gehiegizko pisu-tasak handiagotzen ari direla. Aitona-amonak, errua ez da gurea, orain arte gure gurasoek elikatu gaituzte. Aldatzea hitzematen dugu.
Mileuristak edukitze materialak alde batera utzita bizi dira, duten denbora- eta diru-urria esperientzia eta bizipen berrietan inbertitzen dute: kontraesanez betetako munduan. WIFIra lotuta bizi izatea: Interneten bidez erosi, Whatsapp edo Telegram-aren bidez hitzorduak jarri eta talde-afariak antolatzeko apps-ak erabiltzea; ez dago zertan lehiatuta, kuadrillan egindako merkatu-bisitekin -argazkia, etiketatze, hanstag-a eta instagram-en partekatuta-. Lana izatekotan, ez duzu denborarik; askok janari-azkarra aukeratzen dute baina orekaduna, casual-food deitutakoa. Hiritribu honek lagunekiko etxetik at janez gozatzen du, astea bitartean ere sozializatzen du; nahiz eta neurriko aurrekontua izan. Janaria sukaldatuz denbora gutxiago inbertitzen du, jakinguraz homemade-a aukera berezietarako gordetzen du. Bidaiatuz gozatzen duen munduko herritarra, eta aniztasun kulturalak bere plateretan barneratzen du. Globalizazioa eta lekukoak batzen ditu: mundu inklusibo baten ondorioztatutako nahaste arriskutsuak. Kontsumo arduratsua balioesten dute: niretzako osasungarria dena, ingurumenerako ere izan behar du. Janari organikoa nahi dute baina etiketetaz ez dira fidatzen, instituzional- edo estatu-erregulazioetaz. Lankidetza-kontsumoa berreskuratzen dute, prezioa ordaitzeko prest daude baldin eta langileari zuzenki iritsi; kontsumo-taldeak eta locavole-ak agertu dira, janariak ekoizletik mahaira doaz zuzenean -argazkia, etiketatze, hanstag-a eta instagram-en partekatuta-. Sukaldaritza sinple baino zaporetsuez gozatzen dute, protagonistak elikagaia izan behar du; mahai-zapi gutxiago eta biga-bost platera nahiago dute -etiketa-jantzirik ez dute nahi eraman-. Esperimentatzea atsegin dute, bere platerek kustomizatzen. Kritikari-gastronomikoei begirunea galdu gebe, beste millennial-en gomendioak nahiago dituzte; “merkataritzainteresik gabeko” blogger espezializatuenak. Komentsalismo-ak goaldian daude, ezagunak ez diren baina zeozer partekatu nahi duten pertsonak: janariagatiko gustua eta jendea ezagutzeko asmoa klandestino-afari batera joan zara?-. Beraien ahalgunea haurtzaroko nostalgia da, iraganeko benetakotasuna erreibindikatzen dute -aitonaamonak, saiatzen ari gara-; beti ere, denbora gelditzen ez den einean. Wearable zaleak, gaur teknologia jantzita daramate; konektatutak osasun-parametroak hobetzen saiatuz.
Esperientzia-kontsumitzaileak, zorrotzak… paradoxarik ez zaie falta; hortik belaunaldi honetakoak liluratzeko marken zailtasuna. Munduak aldaketen premia du. Howard Rainer-ek esan zuen bezala: “My ears hear promise. My mind is power. My eyes see dreams. My thoughts are high. And my body is strong. I am young”; Taos-Tewa-ko amerindiarra.