Urtero, 2 milioi pertsona inguru HIESak jota hiltzen dira eta munduan GIBaz kutsatuta dauden pertsona guztien ia %52 emakumeak dira (ONUSIDA). Azken hamarkadetan, eta batez ere Sahara Azpiko Afrikan, GIBaren feminizazioa antzeman da, izan ere GIBarekin kutsatutako emakumeen kopurua gizonena baino gehiago ari da handitzen munduko eskualde guztietan (Sahara Azpiko Afrikan GIBa duten lagunen %60 emakumeak dira).
Genero desberdintasunak eta emakumeek jasaten duten diskriminazio eta indarkeria egoera, feminizazio prozesu honetan eragile erabakigarriak dira; egoera hauek guztiak, emakumeak zaurgarriagoak egiten baititu GIB infekzioen kasuan.
Medicusmundi gipuzkoa eta Manuela Ramos Mugimenduak, herrialde pobretuenen GIB/Hiesaren errealitate latza eta gaixotasun honen feminizazioaren arrazoi eta ondorioak, erakutsi eta ezagutzera emateko helburuarekin, Film laburren lehiaketa hau aurkezten dute. Peru eta Euskadin paraleloki garatuko den film laburren lehiaketa eta Euskadi mailan hurrengo sariak izango ditu:
Lehenengo Saria: Perura 15 eguneko bidaia eta Limako, Film laburren Nazioarteko Jaialdian parte-hartzea.
Bigarren Saria: 1.200 €
Hirugarren Saria: 600 €
Era berean, lehen hiru postuetan geratuko diren laburmetraiak, medicusmundi gipuzkoak zinema zirkuitu ezberdinetan aurkeztuko ditu proiekziorako.
Euskadin erroldatuta bazaude edo bertan ikasi edo lan egiten baduzu, orduan, 3-4 pertsonetako taldea osatu, izena eman eta parte hartu!
Izen emate fitxa eta lehiaketaren oinarriak hemen deskargatu: