‘Emakumeek zientzia egiten dute’ zikloa Bidebarrieta Kulturguneara bueltatuko da azaroan. Guztira, emakumearen eta zientziaren paradigmari ikuspegi desberdinetatik helduko dizkioten lau saio izango dira, azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an.
Lehenengo saioan, azaroaren 7an, Lucía Ortíz de Záratek ‘Adimen Artifiziala matxista al da?’ izenburuko saioa eskainiko du. Bertan, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Etika eta Adimen Artifizialaren Gobernantzako ikertzaileak Adimen Artifizialaren zenbait inplikazio etiko jorratuko ditu ikuspegi feminista batetik.
Azaroaren 14an, Desirée Menak ‘Indarkeria obstetrikoa. Erditzea gurea al da?’ izenburuko Saioa eskainiko du.Erizaina eta Osasun Zientzietan doktorea den Desirée Mena irakasleak indarkeria obstetrikoa terminoaren kontzeptualizazioan sakonduko du. Indarkeria obstetrikotzat hartzen da emakumeen gorputzari eta ugalketa-prozesuei eragiten dien edozein jokabide, ekintza edo ez-egite bidezkoa.
Azaroaren 21ean, Ana Sedeñok ‘Emakume zientifikoaren imajinarioa eta irudikapena zineman’ izenburuko hitzaldia emango du. Bertan, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta Malagako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasle titularra den Sedeñok Gizarte Zientzien Akademian emakumezko pertsonaia zientifikoen irudikapenari buruzko ikerketak ugaritu behar direla azpimarratuko du.
Zikloari amaiera emateko, azaroaren 28an, Elisa Sainz de Murietak ‘Klima-aldaketara egokitzen’ izenburuko hitzaldia emango du. Bertan, arrisku klimatikoak murrizteko abian jartzen ari diren neurri batzuk errepasatuko dira.
Saio guztiak 19:00etan hasiko dira eta Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango dira. Ohi bezala, saioak streaming bidez ere eskainiko dira Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.