Gazteen Euskal Behatokiak egin berri duen azterlan baten arabera, Euskadin bizi diren gazteen % 65,1ek diskriminazio-egoerak bizi izan ditu gaztea izateagatik. Azterlanak utzi dituen ondorio aipagarrienen artean generoen arteko desberdintasuna dago; izan ere, 15 eta 29 urte bitarteko emakume gazteek adin bereko gizonek baino neurri handiagoan gazte izateagatik diskriminatuta sentitu zirela adierazi dute (% 74,3 eta % 56,3, hurrenez hurren). Datu horrek emakumeek aurrez aurre duten diskriminazio-dimentsio bikoitza iradokitzen dute, ez bakarrik adinagatik, baita generoagatik ere.
Era berean, atzerrian jaiotako eta Euskadin bizi diren gazteen arteko diskriminazio-esperientziak nabarmentzen ditu azterlanak. Talde horren % 50ek baino gehiagok adierazi du diskriminazioa jasan zuela jatorriagatik (% 53,3). Inkesta 2023ko azaroaren 6tik abenduaren 1era bitartean egin zen online, eta Euskadiko 15-29 urteko 1.701 gaztek parte hartu zuten.