Emantzipazioa da V. Gazte Plana-ren kezka nagusia

V. Gazte Plana lau ardatz estrategikotan egituratzen da: 15 esku-hartze arlo, 33 helburu eta 73 jarduera-ildo

Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa bultzatzea eta gazteen garapena eta gizarte-eraldaketetan parte-hartzea sustatzea helburu duen ‘V. Gazte Plana‘ aurkeztu du. Plan berria gazteen emantzipazioarekiko “kezka sakoneko” testuinguru batean kokatzen da, Eusko Jaurlaritzaren “lehentasun estrategiko” bihurtu den gaia baita.

Testuinguru berria

Gazte Plana Eusko Jaurlaritzaren zeharkako gazte-politika bultzatzeko tresna sendoa da 1999tik. V. Gazte Planaren berritasuna da egoera berri batean kokatzen dela, 2022an Gazteriaren Legea onartu ondoren.

Emantzipatzeko batez besteko adina aurreratzea lotuta dago gazteen aukerekin, euskal gizartea gaztetzearekin eta belaunaldi arteko eta belaunaldi barruko kohesioarekin, eta herrialde-helburua eta lehen mailako lehentasuna da Eusko Jaurlaritzarentzat.

Gazte Plan berriaren helburua da 2030ean gazteen emantzipazio-tasa % 50era hurbiltzen laguntzea, maila horretan kokatzen baita EB-27ko batez bestekoa (% 50,6). Emantzipatzeko batez besteko adinari dagokionez, helburua 28 urtetik beherakoa izatea da.

Dokumentuan erronka zehatzak jasotzen dira, hala nola gazteen enpleguaren kalitatea hobetzea, osasun mental positiboa bultzatzea, osasun fisikoa sustatzea ohitura osasungarriak hartuz, etxebizitza eskuratzen laguntzeko politiken arloan ahaleginak sostengatzea, eta jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka.

‘V. Gazte Plana’ lau ardatz estrategikotan egituratzen da: 15 esku-hartze arlo, 33 helburu eta 73 jarduera-ildo.

Iruzkin 1
  • […] Bilbao, La Perrera eraikinean (Sabino Arana, 50) kokatuta, emantzipazio proiektuetan orientazioa eta aholkularitza bilatzen duten 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat erreferentzia […]

Iruzkinak itxiak daude...