1975. urtean Euskadik 2.000.000 biztanleen langa gainditu zuenetik, bertan bizi den 15-29 urte bitarteko biztanleria gaztea nabarmen jaitsi da. Punturik baxuena 2017. urtean erregistratu zen 284.184 gazterekin. Ordutik hona, kopuru hori arinki hazi da eta iaz, aipatu adin-tarteko 319.744 gazte zeuden erroldatuta EAEn. Gazte horietatik guztietatik, % 34,9 15-19 urte bitarteko gazteak ziren; % 33,1 20-24 urte bitartekoak; eta, % 32,0 25-29 urte bitartekoak. Hiru adin-talde horietan gizon gazteen kopurua emakume gazteen kopurua baino handiagoa da. Herrialdeei dagokienez, gazteen erdia baino gehiago (% 50,9) Bizkaian bizi da: 162.592. Gipuzkoan gazteen % 34,4 bizi da (109.984) eta Araban % 14,8 (47.168). 2021etik 2023ra bitartean, igoerak handiagoak izan dira Araban eta Gipuzkoan (% 5,4 eta % 5,2, hurrenez hurren) Bizkaian baino (% 4,4). Hala ere, azken 20 urteetan gazteen kopuruak behera egin du hiru lurraldeetan: Bizkaian (-65.053), Gipuzkoan (-25.710) eta Araban (-15.268).
Euskadiko gazteen indizeak, % 13,1ekin, hondoa jo zuen 2017an. Aipatu indizea % 14,6raino iritsi zen iaz, baina Estatuko batez bestekoaren (% 15,9) azpitik jarraitzen du, Euskadi EBko eskualde zahartuenetako bat bihurtuz.