Euskadiko gazteen % 6,2 begetarianoak edo beganoak dira

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 6,2k beganotzat edo begetarianotzat jotzen du bere burua. Zehazki, gazteen % 5,6k begetarianoa dela dio eta % 0,6k, berriz, beganoa dela dio. Gazteen Euskal Behatokiak egindako azterlan batetik ateratako datuek erakusten dutenez, haragiaren eta animalia-produktuen kontsumoa baztertzen duten dietekiko joera moderatua da euskal gazteen artean. 

Beganoen edo begetarianoen ehunekoa arinki handiagoa da emakume gazteen artean gizon gazteen artean baino (% 7,9 eta % 4,8, hurrenez hurren). Horrelako dieta jarraitzen dutenen kopurua altuagoa da 20-24 urte bitartekoen artean ere (% 8,3). Gazte beganoen edo begetarianoen ehunekoa handiagoa da gaur egun beste autonomia erkidego batean bizi direnen artean (% 10,7). Ildo berean, Euskadiko lurraldeen barruan, ehunekorik handiena Gipuzkoan (% 8,8) dago. 

Datuek agerian uzten dutenez, ingurumena zaintzearekin eta kontsumo jasangarriarekin lotutako portaerak ohikoagoak omen dira horrelako dietak jarraitzen dituzten gazteen artean.