Euskaditik kanpo lan egiten duten gazteen bila

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek, Confebaskek, ASLEk eta Konfekoopek euskal gazteak Euskal Autonomia Erkidegoan finkatuta dauden lan-zentroetara bueltatzeko programari zabalkundea emateko lankidetza-protokoloa sinatu dute. Hitzarmen horren baitan, sinatzaileek adostu dute gazteak bueltatzeko programari buruzko informazioari zabalkundea ematea, enplegu-aukerak antzematen lankidetzan jardutea eta programak eskaintzen dituen aukeren inguruan interesa izan dezaketen pertsonen aurrean sustapen zuzena eta pertsonalizatua egitea.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbidek abian jarri duten programa aintzindaria da. Izan ere, aipatu programak kalitateko enplegua sustatzen du, betiere, beste herrialde edo autonomia-erkidego batean lanean ari diren 35 urtetik beherako gazteak Euskadira itzuli ahal izateko.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.