Euskadiko Filmategiak euskal zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeen inguruko hainbat saiakera jasotzen dituen “Euskal emakume zinemagileak” liburua aurkeztu du. Euskal emakume zuzendariek egin dituzten obretatik abiatuta, Deustuko Unibertsitateko irakasle María Pilar Rodríguezek koordinatu duen lanaren xedea da euskal zinemaren berri ematea.
Liburuak lau atal nagusi ditu eta horiek jorratzeko honako aditu hauek parte hartu dute: Carlos Roldán Larreta, Casilda de Miguel, Iratxe Fresneda, María Marcos Ramos, Nekane E. Zubiaur, Ainhoa Fernández de Arroyabe, Iñaki Lazkano, Cristina Ortiz Ceberio, María Pilar Rodríguez, María José Olaziregi Alustiza, Javier Sánchez Zapatero, Izaskun Arandia Galarraga, Ana Gutiérrez, Elena San Julián, Pilar Martínez-Vasseur, Annabel Martín eta Luisa Etxenike.
Liburua osatzen duten atalak honako hauek dira:
Ikuspegi globalak: ikuspegi ezberdinak abiapuntutzat hartuta euskal emakume zuzendarien produkzio filmikoa aztertzen da atal honetan.
Generoak, formatuak eta moldaketak: atal honetan euskal emakume dokumentalisten begirada eta Kimuak programak egindako lana aztertzen da.
Ekoizpena, distribuzioa eta harrera: atal honek elkarte eta zinemaldi batzuek emakumeek egindako lana bultzatzeko eta hari ikusgarritasuna emateko egindako ahaleginak jasotzen ditu.
Hiru emakume zinemagile: Ana Díez, Helena Taberna eta Yannick Bellon zinemagileak ditu ardatz.