30 urtetik beherako euskal gazteen % 33,1ek ez du seme-alabarik izan nahi

Gazteriaren Euskal Behatokiak sarean egin duen inkesta baten arabera, euskal gazteriak seme-labak izateko gero eta gogo gutxiago du. Inkestan jasotako datuek islatzen dutenez, Euskadin bizi eta oraindik guraso ez diren 30 urtetik beherako gazteen % 33,1ek ez du seme-alabarik izateko asmorik. Kopuru hori inoiz erregistratu den altuena da. Egunen batean seme-alabaren bat izatea nahiko lukeen % 66,9 horren barruan, % 33,1ek gogo handiak dituela adierazi du eta % 33,8k, berriz, gogo nahikoa. Seme-alabak izan nahi dituzten gazteen kopurua 2015. urteaz geroztik jaso den baxuena da. Urte horretan, guraso izan nahi zuten gazteen kopurua % 84,7koa zen.

Guraso izateko nahia handiagoa da emakumeen (% 35,9) artean gizonen (% 30,6) artean baino. Aldi berean, seme-alabak izateko nahia handiagoa da adinak gora egin ahala:  25-29 urte bitartekoen artean % 39,0 eta 15-19 urte bitartekoen artean, % 27,4. Emakumeen kasuan, gainera, adienean gora egin ahala seme-alabak izatea asko nahiko luketen horien kopurua nabarmen hazten da. Gizon gazteen kasuan, adinak gora egin ahala muturreko jarrera biak igotzen dira.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.