Abenduaren 18an ospatzen den Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunaren ildora, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteek immigrazioari buruz duten iritzia bildu du. Jasotako erantzunen arabera, euskal gazteriaren erdia (% 50,3) etorkinen sarrera ahalik eta gehien erraztearen alde azaltzen da. Gazteen ia bosten batek (% 17,4) dio EAEn atzerritar jatorria duten pertsona gehiegi daudela; % 62,7k, berriz, uste du etorkin asko daudela, baina ez gehiegi. Etorkin gutxi daudela uste dutenen kopurua % 9,8koa da. Etorkin gehiegi daudela uste dutenen ehunekoak gora egin du 2020. urtearekin alderatuta, baina 2004-2016 aldian erregistratutakoa baino txikiagoa izaten jarraitzen du.
Euskal erakundeek jarraitu beharreko immigrazio politikaren inguruan galdetuta, euskal gazteriaren erdia (% 50,3) etorkinen sarrera ahalik eta gehien erraztearen alde azaltzen da. Heren batek baino gehiagok (% 35,3) dio bakarrik lan-kontraturen bat duten horiek sartu beharko liratekeela eta % 1,5ek soilik debekatuko luke etorkinak sartzea. Gainerako % 12,8k, berriz, ez daki edo nahiago du ez erantzutea.