Extralurtarrak gure planetan?

Gizakiaren kezka nagusienetako bat gure planetatik kanpo ea beste izakiak diren ala ez jakitea da. Horretarako, astronomoek hainbat saiakera egiten dituzte, baina batzutan, ez da urrutira begiratu behar oso baldintza gogorretan ere bizitzea posible dela jakiteko. Horixe da, hain zuzen ere, astrobiologoek egiten dutena, hots, lurran bertan, oso egoera berezietan bizi diren izakiak aztertu beste planetetan bizitza posiblea den ala ez jakiteko.

NASAk berak ‘From Earth to the Solar System’ txostenean astrobiologiarentzat interesgarriak diren gure planetako zenbait gune argitaratu ditu. NASAren ustetan, gune hauetan ematen diren baldintzak aztertuz, bestelako planetetan zein bizitza mota izan daitezkeen uler daiteke. Hona hemen zenbait adibide:

  • Svalbard (Norvegia): Ingurune honetan sumendiak eta ur termalak ugariak dira. Astrobiologoen ustez, Martitzen izan daitezkeen baldintzak aztertzeko aproposa. [Argazkia]
  • Shark Bay (Australia): Gune horren historian zehar bakarrik mikrobioak bizi izan dira. [Argazkia]
  • Yellowstone (AEB): Hainbat mikroorganismo bizi dira 38 gradutik gora diren uretan. Tenperaturaren baitan bakteria mora desberdinak sortzen dira, eta hauek ura kolore desberdinez tintatzen dute.[Argazkia]
  • Lagos Altos (Andes): Andesen altuen dauden laku bolkanikoak dira, 6.000 metrotatik gora baitaude. Simba lakuan, adibidez, erradiaziotik babesteko pigmentu gorria garatu dituzten algak bizi dira, eta hori dela eta, lakuak kolore gorria du. [Argazkia]

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.