Eusko Jaurlaritzak garatzen duen Auzolandegiak programak gizarte-proiekzioko lan bat garatzeko aukera eskaintzen die Euskadiko 14 eta 26 urte bitarteko gazteei. Programak parte-hartzaileak bi taldetan banatzen ditu adinaren arabera. Alde batetik, 14 eta 17 urte bitarteko nerabeek antolatu diren hamabi auzolandegietatik hirutan parte hartu ahal izango dute. 18 eta 26 urte bitarteko gazteek eta dibertsitate funtzionala duten 30 urtetik beherako gazteek, berriz, bederatzi auzolandegietara joateko aukera izango dute.
Horretarako, ezinbestekoa da apirilaren 18an epea itxi baino lehen aurretiko izen-ematea egitea. Izena eman ahal dute Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta dauden 14 eta 26 urte bitarteko gazteak. Izen-emateak telematikoki egin behar dira eta, horretarako, ezinbestekoa da B@kQ identifikazio elektronikoa izatea.