Vital Fundazioak antolatzen duen Genero Berdintasunaren zikloaren barruan, datorren azaroaren 27an eta 28an, Teatroz konpainia andaluziarraren ‘No me toques el cuento’ antzezlana ikusi ahal izango da Gasteizen. Antzezlan honen protagonistak ipuinaren alde ikusezina ezagutarazteko matxinatu egiten diren Disney-ko lau printzesa dira.
Antzezlan honen xedea da ikusleak genero berdintasunaren inguruan hausnartzera gonbidatzea. Izan ere, sozialki emakumeei beren bizitza baldintzatzen duten ezaugarri batzuk esleitzen zaizkie. Disney printzesen kasuan, emakume horiek beti ederrak, alaiak eta onberak dira, baina zer gehiago ezagutzen dugu haien bizitzaren inguruan? Gustura bizi al dira beren maitagarrien ipuinetan? Nolakoa izan da haien bizitza ipuinei amaiera eman ohi dien ‘….eta betiko zoriontsu izan ziren’ horren ostean?
Antzezlanak haurrentzako filmetan izan ohi diren konbentzio sexistak umorez jorratzen ditu. Antzezlanaren sortzaile Olvido Larak azaldu duenez, adinarekin film horien inguruan duen iritzia aldatu da. Gaztetan pertsonaiak, koloreak eta abestiak ziren nagusi; heldutasunean, berriz, film horietan balore sexistetan hezitzeko mezu-zerrenda amaigabea ikusten du sortzaileak.
Antzezlana azaroaren 27an eta 28an ikusgai izango da Vital Fundazioa Kulturunean. Sarrerak 8 euroren truke eros daitezke Vital Fundazioaren egoitzan edo www.fundacionvital.eus webgunean.