Facebook eta smartphone-ak

Facebookek aditzera eman duenez, estatu mailan, egunero 8 milioi pertsona sartzen dira bere facebook profilean sakelako telefonoak erabilita. Hilean gutxienez behin bere kontura sartzen diren erabiltzaileen kopurua, berriz, 13 milioitara hazten da.

Europako herrialderik aurreratuenen artean (Alemania, Frantzia, Britaina Handia, Italia eta Espainia) Espainia da biztanleko smartphone gehien dituena. Horrela, 2012an Espainian saldutako sakelako telefonoen %81a smartphonak ziren.

Facebookek estatuko erabiltzaileen inguruan emandako datuen arabera, hauek mundu mailan den bataz bestekoaren gainetik kokatzen dira. Horrela, mundu osoan hilean gutxienez behin konektatzen diren erabiltzaileen bataz bestekoa %61 ingurukoa den bitartean, estatuan %66raino hazten da.

Mundu mailan, egunero, 469 milioi pertsona konektatzen dira Facebookera bere smartphonaren bidez. Estatu batuetan, adibidez, jendeak aplikazio desberdinak erabviltzen ematen duen denboraren ia laurden bat Facebooken ematen du. Zenbait kalkuluen arabera, mundu osoko erabiltzaileek egun bakarrean gizarte sare honetan ematen duten denbora 20.000 milioi minututakoa izango litzateke.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.