Lars Backstrom eta Jon Kleiberg-ek, Facebooken erabiltzaile bakoitzak dituen lagunetan oinarrituta, norberaren bikotekide zein den detektatzen omen duen algoritmo bat garatu dute. Gainera, algoritmo hori harremana zein modutan garatzen ari den aurreikusteko gai omen da. Antza denez, bikote baten kideek zenbat eta lagun gutxiago izan amankomunean orduan eta harreman osasuntsuagoa izango da ikertzaile hauen baitan.
Algoritmoak oso kontutan hartzen du dispertsioa bezalako balorea. Balore honek, bikote bateko kide bakoitzak amankomunean dituen lagunen kopurua aztertzen du eta hauen artean zein motako lotura dagoen neurtzen du. Zenbat eta distantzia gehiago izan lotura hauen artean, orduan eta aukera gehiago bi erabiltzaile bikote izateko eta harreman hori arrakastaz garatzeko. Beste era batera esanda, dispertsioaren baitan, bikotekideen lagun zirkuluak ez dira gainjartzen, hedatu baizik. Horrela, adibidez, bikotekideek lagun amankomunak izan ditzakete arrazoi desberdinengatik, baina lagun hauen arteko harremanak aztertuta, hauen artean harremanaik ez dela ikusiko dugu.
Ikerlariek egindako frogen baitan, algoritmo berriak bikotekidea asmatzeko gai izan da kasuen %60an.