“Freak Festival” jaialdia Gasteizen

Valinor Kultur Elkarteak antolatuta, Gasteizko Freak jaialdiaren VII. edizioak 50 proposamen baino gehiago eskainiko ditu hil honen amaieran

Gasteizko ‘Freak Festival’ jaialdia Europa Jauregira itzuliko da ekainaren 28, 29 eta 30ean, hainbat jarduera ludiko eta kulturalen eskaintza zabalarekin. Valinor Kultur Elkarteak Vital Fundazioaren laguntzarekin antolatutako zazpigarren edizio honetan, doako 50 proposamen baino gehiago programatu dira: tailerrak, mahai-jokoak, rolak, lehiaketak, hitzaldiak eta liburuen aurkezpenak.

Jaialdiaren ardatz nagusiak tokiko merkataritzaren inklusioa, doakotasuna eta babesa dira, eta Euskadiko eta Estatuko elkarte, artista, artisau, egile, argitaletxe eta saltokiak bilduko ditu. Bertaratzen direnek mahai-joko klasiko eta modernoetan, modalitate ezberdinetako txapelketetan, zuzeneko rol saioetan, eskulan tailerretan, cosplay lehiaketetan, gaikako hitzaldietan eta liburu aurkezpenetan parte hartu ahal izango dute.

Sarrera eta jarduerak doakoak dira, nahi duenak zaletasun berriak ezagutu eta probatzeko aukera izan dezan. Era berean, jaialdia antolatzen duen Valinor Kultur Elkarteak, boluntarioekin osatutakoa eta irabazi asmorik gabekoa, ez du postuak jartzeagatik kobratzen.

Jaialdiaren ordutegia honako hau da: ostirala 28, 17:30etik 21:00etara; larunbata 29, 10:00etatik 21:00etara; eta igandea 30, 10:00etatik 14:00etara. Jarduerei buruzko informazio osoa https://freakfestival.es webgunean kontsulta daiteke.