Bidebarrieta Kulturguneak ‘Martxoa, matematikaren hilabetea’ izeneko hitzaldiarekin bat egingo du, ‘11 erronka futbolean ikuspegi matematiko batetik’ izenburupean.
Hitzaldia martxoaren 3an eskainiko dute Jon Larruskainek, Athleticeko Zerbitzu Medikoko kideak, eta Dae-Jin Leek, Matematika Ingeniaritzan doktore eta BCAMeko ikertzaileak.
Futbolean zientziak gero eta presentzia handiagoa du bere esparru guztietan. Hala nola, prestakuntza fisikoa, kirol-errendimendua, aerodinamikaren edo mekanikaren legeak, jokoaren datuak aztertzea, teknologia berriak, digitalizazioa edo zaleek estadioetan duten esperientzia.
Hitzaldian futbolaren erronka nagusiak jorratuko dira klub profesional baten ikuspegitik. Ikerketa matematikoa klub profesional bateko eguneroko adibideen bidez, adimen artifizialaren eta datuen analisiaren eta modelizazio estatistikoaren ikuspegitik egindako aurrerapen berrien bidez.
11 erronken bidez, kirol erregearen beharrak, jokalarien osasuna eta ongizatea eta gaur egun edozein esparru profesionaletan ezinbestekoak diren diziplina anitzeko profilen beharra landuko dira.
‘Martxoa, Matematikaren hilabetea’ proiektua DiMa dibulgazio matematikoko sareak diseinatutako proiektua da, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren – Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzarekin. Bidebarrieta Kulturguneak ere parte hartuko bi hitzaldiekin, martxoaren 3an eta 10ean.
Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian. Bertaratzeko, ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.