G Puntua aski ezaguna bada ere, emakumeon sexualitatearen inguruan egin diren hainbat azterlanek agerian utzi dutenez, hori ez da gure puntu erogeno bakarra. Sexualitate osasuntsu bat erabateko gozamenarekin eta barne-asebetetzearen lorpenari dago lotuta. Duela gutxi arte, gozamen eta asebetetze hori, nagusiki, G puntuaren estimulazioren baitan zela uste zen. Baina, esan bezala, gure gorputzak baditu G puntua bezain erogenoak izan daitezkeen beste zenbait puntu.
- A Puntua: puntu hori baginaren barnealdean aurkitzen da, gutxi gorabehera, G puntutik 7,5 zentimetrotara. Puntu horretan, nerbio-amaiera ugari daude eta horregatik kitzikapen egoki batek orgasmora eraman gaitzake. A puntua kitzikatzeko luzera ertain/handiko bibradore bat behar da, hatzekin iristea oso zaila baita da.
- K Puntua: Puntu hau A puntua baino barnealderago dago, umetokiaren lepoa hasten den tokian, hain zuzen ere. A puntura iristea zaila bada, imajina dezakezuen bezala, K puntura iristea are zailagoa da, baina kasu horretan ere, kitzikapen egokiarekin orgasmo paregabeak lor daitezke. Puntu hori esperimentatu eta estimulatu nahi baduzu, pelbisaren zoruko muskuluak lantzen hastea gomendatzen dizugu, batez ere gihar pubokoxigeoa. Horretarako txinatar bolak erabili ahal dituzu.
- U Puntua: Aurreko biak ez bezala, U puntura iristea nahiko erraza da. Puntu hori klitoria eta baginaren sarrera artean dago, gernubidetik gertu. Hala ere, gutxi ikertu da puntu horren inguruan. Uretra-guruinetatik gertu dagoenez, ekintza sexualean lubrifikazioaren produkzioan nolabaiteko papera betetzen duela uste da. Kanpoaldean aurkitzen den puntua denez, kitzikapena errazagoa da. Horretarako eskuak erabili ahal dituzu masturbazioa edo koitoaren aurreko jolasetan. Aho-sexua ere aukera paregabea da puntu horren kitzikapena lortzeko.
- G Puntua: Baginaren sarreratik bost zentimetrotara dago, aurreko paretan. Puntu horren kitzikapena erraza da: hatzak sartu eta puntuan presioa egin. Jostailu sexualak ere oso erabilgarriak izan daitezke.
Ikusi ahal duzuenez, emakumeon genitaletan diren puntu erogenoak askotarikoak dira, eta uste baino konplexuagoak. Sexu-bizitza osoa eta gogobetegarria lortu nahi baduzu, eremu horiek ezagutzeak eta estimulatzeak hori lortzen lagunduko dizu.