Gau Zuriak artez apainduko du Bilbo

Hiriaren 723. urteurrenarekin bat eginez, ekainaren 16an eta 17an, hainbat eskua-hartze artistiko izango dira Bilbon zehar

Datorren ekainaren 16an eta 17an, Bilboren 723. urteurrena ospatzeko, Gau Zuriak hiriko kaleak hainbat esku-artistikorekin beteko ditu. Guztira, 26 gunetan garatuko diren 31 esku-hartze izango dira. Esku-hartze artistiko horiek askotarikoak izango dira, hala nola soinu-eskulturak, instalazio interaktiboak, musika, antzerkia, dantza eta formatu handiko jolasak. Udalak azaldu duenez, aurtengo esku-hartzeetan jasangarritasunak garrantzi handia izango du eta, hortaz, jasangarritasun energetikoa, birziklatzea eta argiaren kontsumo arduratsua esku-hartze guztien ardatz izango dira.

Esku-hartzeak ekainaren 16an hasiko dira, 19:30etan. Herritarrek hirian zehar diren esku-hartzeak ikusteko ibilaldi bat osatu ahal izango dute gaueko 12:30ak arte. Hiriko zenbait gune esanguratsu, adibidez, Bilboko Arte Ederren Museoak edo Azkuna Zentroak, bere ateak zabalik izango dituzte aipatu ordu horretara arte.

Argazkia: JOSE MARI MARTINEZ BUBU