Gauekoak egitasmoaren denboraldi berria

Gauekoak, 16 eta 30 urte bitarteko gasteiztar gazteentzako aisialdi alternatiborako programak, 26 jarduera berri eskainiko ditu datozen hilabeteetan hastear den udazkena/negua denboraldi berriaren barruan.

Denboraldi berria aurkezteko jaialdi bat antolatu da irailaren 17rako. Bertan, Habi eta Lukiek taldeak izango dira. Jaialdia Falerina Lorategian izango da.

Programak aisialdirako gune alternatiboak, sortzaileak, parte-hartzaileak eta osasuntsuak sortzeko helburu berriak planteatzen ditu, hainbat eremutan hezteko, tokiko kultura-nortasuna indartzeko eta gazteen parte-hartzea tresnak emanez.

Elkarlanean

Horretarako, egitasmoan hiriko hainbat elkartek parte hartuko dute: Red Fanzine, Oihaneder Euskararen Etxea, SAMA… Izan ere, kultur kezkak bultzatzeko gune bat sortu nahi da, herritar gazteenen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz.

Gauekoak programaren barruan izango diren jarduera guztiak doakoak izango dira. Azken finean, berrikuntza, tokiko kultura eta artistak eta hiriko gazteria osatzen duten talde guztien inklusioa ardatz duen doako aisialdi alternatibo bat eskaini nahi da.

Programa, tailerrak, musika, kirola eta sormena uztartzen dituzten jarduerekin osatu da. Gainera, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko, programazioaren % 85 inguru euskaraz izango da.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.