Gazte batek bere soldataren erdia baino gehiago bideratu beharko luke emantzipatu ahal izateko

Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu berri duen txosten baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza librea ez dago gazteen eskura. Izan ere, gutxi dira hileko soldata garbiaren % 30aren muga gainditu gabe horrelako etxebizitza bat eros dezaketen gazteak eta, ondorioz, txostenean azaltzen den bezala, alokairuko etxebizitza babestua da gazteek duten aukera bideragarri bakarra. ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016’ izenburua duen txostenean azpimarratzen denez, iazko batez besteko etxebizitza-kostuak eta gazteen lan-baldintzak aintzat hartuta, gazte batek bere soldataren % 54,9 ordaindu beharko luke etxebizitza libre bat erosi ahal izateko. Arazo hori estatu mailan ematen den gauza da, baina gurean, larriagoa da etxebizitzaren prezioa askoz altuagoa delako.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.