10 mutiletik batek uste du emakume batek alkohol asko kontsumitu badu “mutil batek berarekin harremanak izateko arriskua duela, nahiz eta kontziente ez egon”. Zentzu berean, mutilen % 8,9k uste du, neska bat modu probokatzailean janzten bada eta kalean bakarrik ibiltzen bada gaueko ordu txikietan, zerbait gerta dakion arriskatzen ari dela. Era berean, mutilen % 44k uste du “norbaitek sextinga egiten badu edukia birbidaltzeko arriskua hartzen ari dela”, eta, horrela, erantzukizuna indarkeria mota hori erabiltzen duen pertsonarengan jarri beharrean, indarkeria pairatzen duenari ezartzen dio.
Horiek dira martxoaren 8an ospatu den Emakumearen Egunarekin bat eginez Oxfam Intermónek argitaratutako “Rompiendo Moldes” txostenak jasotako zenbait datu. Aipatu azterlana, Estatuko 15 eta 25 urte bitarteko 1.500 gazte eta neraberi iaz egin zitzaien online inkesta batean oinarritzen da. Azterlanaren xedea da gazteen artean indarkeria matxistarekin lotura duten jarrerak ulertzea.
Horrela, txostenak gazteen artean indarkeria matxistak legitimatzen dituzten iruditeria sozialak ezagutzera ematen ditu. Aldi berean, egiaztatu du hainbat gaztek indarkeria matxistak normalizatu dituztela. Horien artean honako hauek azpimarra daitezke: nahi ez diren edo aldez aurreko baimenik ez dituzten sexu-praktikak edo sexting praktikaren ondoriozko indarkeriak.
Gainera, azterlanak agerian uzten duenez, gazteen eta nerabeen arteko indarkeria matxistak errealitate bat dira, eta helduen mundutik gutxi identifikatzen eta ikusarazten dira. Sexting praktikaren kasuan, adibidez, txostenean azpimarratzen da baimenik gabe edukiak biral egiten diren kasu gehienetan neskak erruduntzat jotzeko joera dagoela. Azterlanean jasotakoaren arabera, mutilen artean nahikoa normalizatuta dago hori egin ahal izatea. Horrela, mutilen ia erdiak (% 44k) dio “norbaitek sextinga egiten badu, hartzaileak eduki horiek partekatu ahal izango dituela onartzen du”.
Amodio erromantikoa
Moldeak hautsiz/Rompiendo Moldes txostenean borroka feministan hainbat urrats eman direla nabarmentzen da. Adibidez, bertan jasotzen denez, 15 eta 25 urte bitarteko hainbat gaztek zalantzan jartzen dituzte amodio erromantikoa eta genero-aginduak, “indarkeria matxistak legitimatzen dituzten iruditeriak erreproduzitzen diren zutabe handietako bi”.
Amodio erromantikoaren mitoa zalantzan jartzea edo horretan sinestea gaitzestea nabarmenagoa da nortasun ez-normatiboak dituzten gazteen artean eta nesken artean mutilen artean baino.
Hala ere, Oxfam Intermoneren ustez oraindik bide luzea dago egiteko zenbait sinesmen sozial aldatzeko. Era berean, harreman sexu-afektibo osasuntsuak sustatu beharko liratekeela dio.
Genero-aginduei dagokienez, GKEak dio oraindik gizonak emozioen aurrean hain ahulak ez direla, sexu-desio kontrolaezina dutela eta, menderatzaileak badira, erakargarriagoak direla uste izatean oinarritzen den maskulinitate eredu bat nagusi dela.
10 mutiletik 2k uste dute “maitasunak min egiten duela”, eta 10 mutiletik 1ek uste du menderatzeko gaitasunak gizona erakargarriagoa egiten duela. Mutilen % 20,3k eta nesken% 13,4k diote gizonek emakumeek baino sexu-desio handiagoa dutela.
Alderdi horiek alderdi femeninoei kontrajarrita eraikitzen dira; izan ere, genero femeninoa, gaingiroki, gainerakoei atsegin emateko eta menekotasun aginduarekin deskribatzen baita. Pertsamendu horiek zuzeneko lotura dute indarkeria matxistekin.
Inkestan ere jasotzen denez, 10 mutiletik 2k uste dute “maitasunak min egiten duela”, eta 10 mutiletik 1ek uste du menderatzeko gaitasunak gizona erakargarriagoa egiten duela. Ildo berean, mutilen % 20,3k eta nesken % 13,4k diote gizonek emakumeek baino sexu-desio handiagoa dutela.
Komunikazio falta
Txostenak ere agerian uzten duenez, gazteek “komunikazio falta handia” dagoela aitortzen dute. Horren ondorio izan liteke, adibidez, “baimenik gabeko sexu-harremanak izatea, horiek normalizatuz eta sexu-indarkeria eredu gisa ezkutatuz”.
Esan bezala, ikerketan jasotakoaren arabera, “oraindik ere biktima erruduntzat jotzen da haren baimenik gabe izaera sexuala duten edukiak partekatzen denean, eta ez indarkeria erabiltzen duena”.
Horren erakusgarri argia da gazteen % 44k uste duela “norbaitek sextinga egiten badu edukia baimenik gabe birbidaltzeko arriskua hartzen ari dela”.
Gainera, 10 mutiletik 1ek uste du emakume batek alkohol asko kontsumitu badu mutil batek berarekin harremanak izateko arriskua duela, nahiz eta kontziente ez egon, eta mutilen ia % 9k uste du neska bat modu probokatzailean janzten bada eta kalean gaueko ordu txikitan bakarrik ibiltzen bada, zerbait gertatzeko arriskua dagoela.
Bestalde, galdetutako gazte gehienek diote telefono mugikorren bidezko kontrola edo jeloskortasuna bezalako praktikak kaltegarriak direla eta, beraz, baztertu egiten dituzte, baina, aldi berean, onartzen dute beren inguruneetan jarraitzen dutela.
Ligatzea eta babesik gabeko harremanak
Inkestatuen % 58,6aren ustez ez da egia “ohikoa dela mutilek kondoirik gabeko sexua nahi izatea”; % 22,3, berriz, baieztapen horrekin ados dago. Adin-taldeak aztertuta agerian geratzen da adinak gora egin ahala gehiago direla mutilek babesik gabeko sexu-harremanak nahi dituztela uste dutenak. Horrela, 15-18 urte bitartekoen artean hori uste dutenak % 16 diren bitartean, 19-22 urte bitartekoen artean % 23raino hazten da eta 23-25 urte bitartekoen artean, berriz, % 24,5eraino.
Ligatzeran inguruan, inkestatutako gazteen % 50,4k uste du “ezezko bat onartzea jokoaren parte” dela. Kasu horretan, alde handia dago neskek eta mutilek ematen dituzten erantzunen artean. Horrela, mutilen kasuan, gehiago dira (% 62,8) baieztapen horrekin bat egiten dutenak. Nesken kasuan, kopurua nabarmen baxuagoa da (% 46,9).
Bestalde, nesken % 11,9k dio “hobe dela mutilek aurre hartzen badute”. Emakume gazte eta nerabeek berresten duten emakumeen mendetasunaren genero-aginduarekin zuzeneko lotura duen kontua litzateke hori.
Ikerlanak agerian uzten duenez, kasu horretan ere, adinean gora egin ahala, gehiago dira ligatzean ezezkoa errespetatu behar den aukera bat bezala ikusten duten gazteak.
Nesken % 11,9k dio, ligatzeko orduan, “hobe dela mutilek aurre hartzen badute”. Emakume gazte eta nerabeek berresten duten emakumeen mendetasunaren genero-aginduarekin lotura zuzena duen kontua litzateke hori.
Era berean, ligatzeko praktikarekin harremana duten mitoak agerikoagoak dira nerabeen artean. Adibidez, nerabeen artean zabalduagoa dago mutilek lehen urratsa eman behar izatearen ideia edo neskek erraztasunak eman behar ez dituztenaren ideia. Horrela, 15 eta 18 urte bitarteko inkestatuen % 40,7k; 19 eta 22 urte bitarteko % 49,4k; eta, 23 eta 25 urte bitartekoen % 56,3k uste dute “ezezko bat onartzea jokoaren parte dela”. Ildo berean, 15 eta 18 urte bitarteko gazteen % 13,2k eta 19 eta 22 urte bitartekoen % 9,7k uste dute “mutilek ligatzeko lehen urratsa eman behar dutela”. 15 eta 18 urte bitarteko gazteen % 7,3k uste du “hobe dela emakumeek erraztasunak ez ematea”.
Aborto eskubidea
Inkestan abortatzeko eskubideari buruz ere galdetu zaie gazteei. Gai horren inguruan inkestatutako gazteen % 82,3k dio “abortua giza eskubidea dela” eta “emakumeak bakarrik hartu beharreko erabakia dela”.
Baina, kasu horretan ere, aldeak nabariak dira genero-taldeen arabera: % 85,1 nesken kasuan eta % 69,8 mutilen kasuan. Azken horien artean, % 8,1ek dio “emakume batek soilik oso kasu berezietan abortatu beharko lukeela, adibidez, haurdunaldia indarkeria sexualaren ondorioa denean”. Kopuru hori nabarmen handiagoa da nesken artean baino (% 4,1).
“Babesik gabeko harremanak izan dituen emakume batek abortatzeko eskubidea izan beharko luke” baieztapenaren aurrean ere mutilek adostasun-maila altuagoa (% 13,9) azaltzen dute neskek baino (% 7,5).
Horrela, inkestaren arabera, mutilek neurri handiagoan zalantzan jartzen dute abortatzeko eskubidea beste genero-talde batzuen aldean; izan ere, talde horiek aukeratzen dute proportzio txikiagoan abortatzeko eskubidea giza eskubide gisa.