Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Arantzazulabekin, Donostiako Udalarekin, Aztikerrekin eta Asmoz Fundazioarekin lankidetzan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkesta bat abiarazi du Gazteparte proiektuaren markoan. Proiektu horren xede nagusia da gazteek emantzipazio-prozesuan dituzten beharrak eta kezkak aztertzea.
Inkesta urtarrilaren 31ra arte izango da eskuragarri online, eta emantzipazio-politika publikoei buruz gazteek duten iritzia jasotzea eta egungo egoera ulertzea du helburu. Datuak biltzeko epea amaitutakoan, eztabaida-fase bat egingo da, eta, bertan, Tolosako aurrez aurreko lan-saioak egingo dira.
Online inkesta bitarteko bat da tokiko agintariek hobeto uler dezaten gazteek emantzipazio-prozesuan duten errealitatea. Bildutako informazioari esker, erakundeek erantzun eraginkorragoak eta gazteen beharretara egokituagoak garatu ahal izango dituzte.