Bilboko Udalak Otxarkoagako eta inguruko auzoetan bizi diren gazteei zuzenduko zaien ekipamendu berria jarri du martxan. Larrakoetxe kalean den Ramón y Cajal ikastetxean izango den ekipemendu berriak ‘Ramoni‘ izena du eta zerbitzua eskainiko die 10 eta 35 urte bitarteko hamar mila gazteri baino gehiagori (Bilbon bizi diren gazteen laurden bat baino gehiago)
Zerbitzuak
Ramonik gazteei eskainiko dizkien zerbitzuen artean, adibidez, honako hauek azpimarra daitezke: gazteentzako informazio bulegoa, Gazteen Emantzipazioari Laguntzeko GAZ Zerbitzua, STEAM Gunea, Aisialdi hezitzailerako eta denbora librerako gunea, hainbat kirol praktikatu ahal izateko guneak (gimnasioa eta eremu estalia) eta askotariko erabilerarako gelak.
‘Ramoni’ Bilbao Hiri Gaztea 2022/25 estrategiaren barruan dago, eta aukera ematen du Otxarkoagan eta inguruko auzoetan Udalaren Gazteentzako Agendaren helburuak eta programak lantzeko. Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Otxarkoagako Tendel elkarte soziokulturalarekin. Hitzarmen horren bidez, elkarte hori arduratuko da ‘Ramoni’ kudeatzeaz eta dinamizatzeaz
Ekipamendu berria egokitzeko Bilboko Udalak bi milioi eurotik gorako inbertsioa egin du. Ekipamenduak Ramón y Cajal ikastetxe zaharraren zati bat hartzen du, eta instalazioak Otxarkoagako HHErekin partekatzen ditu.