Nafarroako Gobernuak, Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politikak Departamentuaren bidez, Nafarroako gazteentzako informazio puntuen sarea osatzen duten 31 bulegoak ezagutzera emateko kanpaina bat jarri du martxan. ‘Hasteko etorri, zuk zeuk kontatu’ leloa duen kanpaina sare hori osatzen duten pertsonek gazte-informazioa ikusarazteko, ezagutarazteko eta gazteen artean sustatzeko aurkitu duten beharrari erantzuteko sortu da. Sareak Nafarroako ehun bat udalerriri ematen die zerbitzua, eta iaz 61.028 arreta baino gehiago erregistratu ziren. Informazio puntu horiei esker, Nafarroako gazteek eskura dituzten baliabide, programa eta laguntzen berri izan dezakete.
Zentzu horretan, Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazte Informaziorako Korrespontsalen programa indartu du, beste bost udalerritara zabalduz. Gainera, gazteekin lan egiten duten profesionalei eskaini zaien formakuntza eskaintza ere nabarmen hazi da azken urtean.
Kanpaina gazteak ibiltzen diren hainbat espaziotan gauzatuko da kartel, liburuxka eta ikus-entzunezko materialen bidez eta Instagram edo Spotify bezalako sare sozialen bidez.