Nafarroako Filmotekak, Gazte Txartelaren programaren bitartez eta Nafarroako Gazteria Institutuarekin lankidetzan, bere lehen Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa 14 eta 30 urte bitarteko Europa osoko gazteei zuzenduta dago, eta zinemaren eta gazteriaren esparruan sormena sustatzea du helburu.
Interesdunek banaka edo taldean parte har dezakete, nazionalitate- edo egoitza-murrizketarik gabe. Parte hartzeko baldintza bakarra da film laburraren zuzendaria Europako Gazte Txartelaren titularra izatea.
Aurkezten diren lanek aurten bertan egindakoak izan beharko dute, eta gehienez 10 minutuko iraupena izan dezakete, kredituak barne. Lanak edozein hizkuntzatan onartzen badira ere, gaztelaniaz ez dauden horiek azpitituluak izan beharko dituzte hizkuntza horretan.
Epaimahaia zineman adituak diren hainbat kidek osatuko dute eta haien ardura izango da, besteak beste, honako sari hauen irabazleak erabakitzea: film labur onenen lehen eta bigarren sariak, interpretazio onenaren saria, argazki onenaren saria eta musika original onenaren saria.
Lehiaketan parte hartzeko interesa duten horiek azaroaren 28ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera. Izen-emateak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren eta Nafarroako Filmotekaren web guneetan dauden formularioen bidez egin behar dira. Web horietan ere lehiaketaren oinarri legalak ere aurki daitezke.