#GazteKluba gazte aisialdirako programak 16 jarduera programatu ditu Aste Santurako. Guztira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako 228 plaza eskainiko dira. Jarduerak oporraldian jaiegun ez diren egunetan burutuko dira eta horien artean honako hauek azpimarra daitezke: tailerrak, kirolak eta irteerak.
Izena emateko epea gaur bertan zabalduko da Bilbao Gazte udal web gunean. Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da doako #GazteKluba karneta izatea.
Programazioa
Tailerrak
- Manga komikia: apirilak 11 (astelehena), 11:00-13:00. Lápiz arte eta diseinu zentroa. Felipe Uhagón Alkatearen kalea 12, 6. 2 euro.
- Pintxo tailerra: apirilak 11 (astelehena), 11:00-13:30. Laratz sukaldaritza eskola Nicolas Alcorta kalea 5. 2 euro.
- Japoniar kaligrafia, hastapenak: apirilak 20 (eguaztena), 12:00-13:30. Iralako Gaztegunea. 2 euro.
- Robotika: apirilak 20 (eguaztena), 17:15-20:45. Zorrotzako Gaztegunea.2 euro.
- Kustomizatu zure kamiseta: apirilak 23 (zapatua), 18:00-20:00. Errekaldeko Gaztegunea. Doan.
Kirol-jarduerak
- Zirkua, Zirkozaurren: apirilak 11 (astelehena), 11:30-13:30. 2 euro.
- Piraguak itsasadarrean: apirilak 12 (asteartea), 11:00-13:00.2 euro.
- Skate, Guretxoko Skateskolan: apirilak 20 (eguaztena), 16:00-18:00. 2 euro.
- Paddle Sup itsasadarrean: apirilak 21 (eguena), 11:00-13:00. 2 euro.
- Bisita gidatua Bilbotik, bizikletan: apirilak 22 (barikua), 11:00-13:00. 2 euro.
- Slackline eta parkour: apirilak 23 (zapatua), 17:00-18:30. 2 euro.
Urian zeharreko irteerak
- Escape room: apirilak 12 (asteartea), 12:00-13:00.The Rombo Code Escape Room. Barrainkua kalea 9. 2 euro.
- Errealitate birtuala (12-14 urte): apirilak 13 (eguaztena), 11:00-12:00. Virtual Bilbao. Trenbideko etorbidea 3. 2 euro.
- Errealitate birtuala (15-17 urte): apirilak 13 (eguaztena), 12:15-13:30. Virtual Bilbao. Trenbideko etorbidea 3. 2 euro.
- Bilboats, paseoa itsasontzian Bilboko itsasadarrean zehar: apirilak 22 (barikua), 11:00-13:00. Pio Barojako pantalana. 2 euro.
- Athetic Club Museoan zeharreko tourra: apirilak 23 (zapatua), 11:00-12:30. San Mameseko futbol-zelaia. Rafael Moreno Pitxitxi kalea z.g., 20. atea. 2 euro.