Gazteen Euskal Behatokiak berriki argitaratu duen ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016’ txostenaren arabera, 2016. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den 18 eta 34 urte bitarteko gazte batek, batez beste, bere hileko soldata garbiaren % 54,9 bideratu beharko zuen merkatu librean etxebizitza erosteko. Gipuzkoaren kasuan, kopuru hori % 60,4raino igotzen da. izan ere, aipatu txostenaren arabera, Gipuzkoa da gazte batentzat jabetzan etxebizitza erosteko lurralde historiko garestiena. Kontrako aldean Araba aurkituko litzateke. Kasu horretan, gazteek nahikoa dute euren soldataren % 41,9 etxebizitza bat erosteko. Bizkaian kopuruak bat egiten du EAEko batez bestekoarekin.
Alokairuaren kasuan, gazteek euren hileko soldatatik % 66,9 erabili beharko lukete. 2014tik alokairuaren eskuratze-kostua jabetzarenaren aurretik agertzen da. Alokairuaren kasuan, lurralderik garestiena Bizkaia da eta merkeena, berriz ere, Araba.