Abenduaren 8ra bitartean, Euskarabideak antolatzen duen ‘Gora Gora Fest!’ kultura-zikloaren laugarren edizioak hainbat jarduera eramango ditu Nafarroako 55 udalerritara. Zikloa abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatzen da eta euskarazko kultura-eskaintza deszentralizatzea eta lurralde osora eramatea da bere xede nagusia.
Eskaintza anitza
Aurtengo edizioaren programak bederatzi ikuskizun ezberdin biltzen ditu:
- ‘Baso zaindaria’. 4-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa.
- ‘Burua txoriz beteta’. Familiei zuzendutako antzezlana.
- ‘Ez dago kutxarik niretzat’. 14 urtetik gorako gazteentzako antzezlana.
- ‘Ezberdin bezain eder’. 4-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin musikala.
- ‘Jolastokia’. Familiei zuzendutako antzezlana.
- ‘Koadrilan dantzan’. 6-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako dantza urbanoko eskola magistrala.
- ‘Iragana’. Familiei zuzendutako magia saioa.
- ‘Basoa’. Familiei zuzendutako antzezlana.
- ‘Tdisko-festa’. Familientzako festa.
Jaialdia euskara Nafarroako eskualde guztietako herritarrei gerturatzeko diseinatu da. Programazio osoa Euskarabidearen webgunean kontsulta daiteke. Gora Gora Fest! jaialdia 2020an jarri zen martxan Nafarroako Gobernuak euskararen erabilera eta euskarazko kultura-eskaintza herrialde osoan sustatzeko estrategiaren markoan.
Argazkia: naita.eus/Ezberdin Bezain Eder