Hemendik aurrera, pelikulak YouTube-n

YouTube-k erabiltzaileek pelikulak bere webgunean ikustea nahi du, eta, antza denez, bere xedea lortzetik gertu da. Izan ere, zine industriako zenbait ekoizle garrantzitsuk jada argi berdea eman diote ekimen honi, hala nola, Sony Pictures Entertainment, Warner Brothers edota Universal. Paramount, Fox edot Disney-k , adibidez, ezetz esan diote YouTubek planteatutako lankidetzari.
Pirateriak industria honetan duen eragin negatiboa dela eta, zine ekoizleek bere produktuak banatzeko modu berrien bila ari dira, eta YouTube-k garatu nahi duen hau ez da bakarra. Hor ditugu, besteak beste, Apple-k edota Facebook berak garatu dituzten ekimenak hurrenez hurren.
Orain arte YouTube-n ikus daitezkeen bideoak iraupen laburrekoak izaten ohi dira. Pelikula baten iraupena duten bideoak zatikatuta aurkeztu ohi dira. Hemendik aurera, berriz, pelikulak bere osotasunean ikusteko aukera izango omen da, hasiera batean , hauek ‘alokatuta’, eta aurrerantzean, bideo horiek erosteko aukera ere izango da.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.