Bilbao BBK Live jaialdiaren atarikoa den ‘Hirian‘ jaialdiaren laugarren edizioa Bilboko Santutxu auzoan ospatuko da datorren maiatzaren 28an. Auzo bilbotarra jai gune erraldoia bilakatuko da gustu guztietara zabaldutako abangoardiako musika-programazio batekin.
Guztira 23 artista arituko dira auzoko gune ezberdinetan jarriko diren lau eszenatokietan. Horien guztien artean antolatzaileek honako hauek azpimarratu dituzte: Sex Museum, Samantha Hudson queer abeslari eta performer-a, Aviador Dro, Potatobere Punky Party Reggaearekin eta Amaia Tirapu buru duen Kokoshca.
Aipatu musikari horiez gain, Santutxun izango dira, besteak beste, Albany (trap), Euskoprincess eta Maria Escarmiento. Kartela honako talde hauekin osatuko da: L’Haine, Mutiko, Tattaa, Denso, Borrokan, La Élite, Plasaporros, Samurai etaYung Prado eta David Burguésen proiektua.