Datorren urtarrilaren 11ra bitartean, Iruñeko Kondestablearen Jauregiak ‘Hiru mugak’ argazki-erakusketa hartuko du. 65 argazkik osatzen duten erakusketa horrek Mali, Burkina Faso eta Niger-ek osatzen duten mendebaldeko Sahelen izandako suntsipena azaltzen du. Erakusketa ‘Afrika behar-beharrezkoa’ zikloaren barruan antolatu da eta azken urteetan eskualde horretan izan diren gatazkek eta klima-aldaketak eragindako ondorioak jasotzen ditu. Izan ere, 2019-21 aldian 30.000 pertsona baino gehiago hil ziren eskualde horretan eta milioika lagunek alde egin behar izan zuten.
Erakusketa
Erakusketa Kondestablearen Jauregiko lehen solairuan dago, 1. eta 2. aretoetan. Erakusketa osatzen duten 65 argazkiekin batera horiek azaltzen dituzten testuak ere aurki daitezke.
Juan Luis Rod eta José Naranjo komisarioek bildu dituzten argazkiek mendebaldeko Sahelen diren gatazka armatuaren testuinguruan giza eskubideen eta bizi-baldintzen galerari buruzko kontakizun bisuala eskaintzen dute.
Mendebaldeko Sahel oso eskualde ezegonkorra da 2012. urteaz geroztik. Muturreko pobrezia eta tokiko gobernuen ahulezia dela eta, matxinatu jihadisten gorakada nabarmena izan da eta, ondorioz, bereziki biztanleria zibilari eragiten dion indarkeria nagusitu da.
Juan Luis Rod eta José Naranjo komisarioek bildu dituzten argazkiek gatazka armatuaren testuinguru honetan giza eskubideen eta bizi-baldintzen galerari buruzko kontakizun bisuala eskaintzen dute. Argazkiez gain, erakusketan mapak, bideoak eta proiekzioak barne hartzen dituzten ikus-entzunezko instalazioa ere daude.
Jarduera osagarriak
Erakusketarekin batera zenbait jarduera osagarri antolatu dira. Horietako bat azaroaren 12an Civivox Iturraman izango den ‘Afrikatik kontatutako istorioak emakumeen ahotsez’ irakurketa-kluba izango da. Saioan Lília Momplé idazle mozambikearraren ‘Neighbours’ (bizilagunak) lana aztertuko da. Eleberri horrek Afrika australeko nagusitasun kolonialaren aurrean independentzia eta erresistentzia lortzeko borrokak aztertzen ditu.
Erakusketa eta jarduera osagarriak honako erakunde hauek antolatu dituzte: Bakerako Lankidetza Batzarra, Felipe Rinaldi Fundazioak, Medicus Mundi, Ojos del Mundo Fundazioa, Oxfam Intermón, Proclade Yanapay, SED-Solidaridad, Educación y Desarrollo eta TAU Fundazioa. Haiekin elkarlanean aritu dira Flor de África elkartea eta Nafarroako Ateneoa, eta Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak finantzatu dute.
Erakusketa astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara bisitatu ahal da.