IkasVitalek 2.200 plaza baino gehiago eskainiko ditu

Datorren irailaren 15era arte zabalik izango da Vital Fundazioak antolatzen duen aadin guztietarako hezkuntza-programan izena emateko epea

Irailaren 30ean hasiko da Vital Fundazioak antolatzen duen “IkasVital” prestakuntza-programaren edizio berri bat. 2024-2025 ikasturte berrirako 2.200 plaza baino gehiago eskainiko dira, 30 jardueratan banatuta. Izen-emateak irailaren 2tik 15era izango dira, eta pixkanaka egin ahal izango dira erakundearen webgunean (www.fundacionvital.eus) edo Vital Fundazioak Kordoi Etxean duen egoitzan.

Programak askotariko ikastaroak eskaintzen ditu, bai aurrez aurrekoak, bai online egitekoak, ikasgai berriekin edo eguneratuekin. Hasteko, lehenik eta behin, eten digitala murrizteko jarduerak egingo dira, eta, besteak beste, ikastaro hauek egingo dira:

  • “Lehen urratsak Android mugikorrarekin” (2024/10/04 – 2025/1/27)
  • Trikimailuak zure mugikorrarekin argazkiak ateratzeko (2024/09/30 – 2025/1/27)
  • “Interneteko kudeaketak eta utilitateak” (2024/10/01 – 2025/1/23)
  • “Ikasi zure ordenagailua erabiltzen” (2024/10/04 – 2025/1/27)
  • “Bideo erraza CAP CUT-ekin” (2024/10/04 – 2025/1/27)
  • “Ikasi zure mugikorra eta ordenagailua babesten” (2024/10/01 – 2025/1/23)

Berrikuntzen artean, honako bi ikastaro hauek azpimarratu behar dira:

  • “Adimen Artifizialeko esploratzaileak” (2024/10/01 – 2025/1/23)
  • “Ekintzaileak 2.0” (2024/10/01 – 2025/1/23)

Hizkuntza eskaintza 55 urtetik gorakoentzat erreserbatuta dago. Hastapen ikastaroak ingelesez, frantsesez, euskaraz eta arabieraz izango dira, eta astean bitan emango dira, urritik abendura bitartean. Ikastaro hauek eguneroko egoeretarako, hala nola bidaietarako, jatetxeetarako edo mediku-hitzorduetarako, baliagarriak diren esaldiak ikastera bideratuta daude.

Gainera, aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dira beste hainbat arlotan, hala nola “Ekonomia”, “Legeria”, “Nazioarteko prentsa”, “Filosofia garaikidea” eta “Ongizatea eta nutrizioa”. Proposamen kultural eta artistiko berriak ere sartu dira, hala nola “Sorolla eta margolari inpresionistak” eta “Europear XV. mendea eta bere protagonistak”. Jarduera batzuek, hala nola “Estrategiak, konspirazioak eta argiak: hiru-estatuen historia” eta “Musika eta holokaustoa”, modalitate presentziala edo online egiteko aukera eskaintzen dute.

Vital Fundazioak, askotariko aukerekin, prestakuntza-behar eta -interes guztiak bete nahi ditu. Sarrera errazteko, izen-emate epe zabala ezarri da, irailaren 2tik 15era, plaza erabilgarriak agortu arte. Ikastaro bakoitzerako izen-emate data espezifikoak Vital Fundazioaren webgunean daude eskuragarri.