Gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko tailerra

Tailerraren xede nagusia da ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta hezkidetza arduradunei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta, martxoan zehar ‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formalean’ tailerra irakatsiko du Eider Goiburuk. Tailerrak Donostian eta Bilbon eskainiko dira. Bilbon martxoaren 22an eta 29an izango da hitzordua, Behatokiaren egoitzan. Donostian, berriz, tailerra martxoaren 24an eta 31an irakatsiko da Gazte Elkartegintzarako Baliabide Zentroan. Kasu bietan tailerra euskaraz irakatsiko da. Tailerretan izena emateko epea gaur hasi eta martxoaren 9ra arte luzatuko da.

Tailerraren xede nagusia da  ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta hezkidetza arduradunei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea da. Informazio gehiago: gaztebehatokia@euskadi.eus