Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak WhatsApp bidezko kanal berri bat jarri du martxan hiriko gazteei arreta eskaini ahal izateko. Horrela, informazio bila dauden edo zalantzaren bat argitu nahi duten gasteiztar gazteek 626744936 zenbakira idatzi ahal dute. Kanala Gazte Informaziorako Udal Bulegoak eskaintzen dituen zerbitzua indartzeko erabiliko da.
Kanal horren bidez gazteek gazteria esparruan diren programak eta jarduerak ezagutu ahal izango dituzte, profilera lotutako katalogo baten bidez. Zerbitzua erabiltzen duten gazteek , gainera, gazteria zerbitzuak eskaintzen dituen aholkularitza zerbitzuen inguruko informazioa ere jaso dezakete: psikologikoa, juridikoa edo sexualitatearen ingurukoa. Hori guztia gutxi balitz, kanal horren bidez gazteek etxebizitza bilatzeko, formakuntzarako edo enplegurako diren baliabideen berri ere izango dute.
Zerbitzua euskaraz eta gaztelaniaz erabili ahal izango da eta testu- zein audio-mezuak bidali ahal izango dira. Ez dira deiak erantzungo; horretarako 945 16 13 30 telefonora deitu ahal da.