Duela hiru urtetik hona, Facebookek Instagramek erabiltzaileengan duen eragina aztertzen du, batez ere gazteenengan. Pasa den urteko martxoan, txosten horietako batek ageria utzi zuenez, neska gazteen % 32k adierazi zuen bere gorputzarekin gaizki sentitzen zirenean Instagramek are okerrago sentiarazten zituela.
The Wall Street Journal egunkariak nerabeen artean arazo hori dagoela onartzen dituen Mark Zuckerbergen konpainiaren txostenak ezagutzera eman ditu. Hedabideak argitaratu dituen erreportajeen arabera, horren guztiaren atzean Instagrameko ‘Stories’ delakoak aurkituko lirateke.
“Hiru neska nerabetik baten gorputz-irudiaren arazoak larriagotzen ditugu” edo “nerabeek Instagrami egozten diote depresio- eta antsietate-tasa handitzea” dira Facebookeko barne-txostenetan jaso eta hedabide estatubatuarrak argitaratu dituen esaldietako batzuk.
Gazteen sare soziala
Txosten horiek ezeztatzen dituzte konpainiaren sortzaile Mark Zuckerbergek eta Instagrameko buru exekutibo Adam Mosserik publikoki egin dituzten adierazpenak. Aurten, Zuckerbergi nerabeen eta haien osasun mentalaren inguruan galdetu zaionean, bere erantzuna honako hau izan da: “aplikazio sozialen erabilera beste pertsona batzuekin konektatzeko osasun mentalerako onuragarria izan daiteke”.
Instagrameko erabiltzaileen ia erdiek 22 urte edo gutxiago dituzte eta, hein handi batean, konpainiaren diru-sarrerak horien esku daude.
Iruzkin 1
Berehalako komunikazioaren mende - etorkizuna.eus
8 azaroa, 2023[…] bezalako aplikazioak. % 2,4k bakarrik erabiltzen ditu noizbehinka. Aipatu azterlanaren arabera, Instagram da euskal gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala (% 77,6). Neska gazteen kasuan ehuneko […]