Iruñea beltzez tindatuko da

Urtarrilaren 20tik 25era izango den Pamplona Negra literatura eta zinema beltzaren jaialdiak suspensez, hilketaz eta krimen eszenaz beteko du Nafarrako hiriburua

 Irakurketa denbora: 2 minutu

Iruñea genero beltzaren unibertsoan murgilduko da Pamplona Negra jaialdiaren XI. edizioarekin. Edizio berria urtarrilaren 20tik 25era bitartean izango da Baluarten eta ‘Noir-aren inguruko bidaia’ proposatuko du literatura, zinema, jarduerak eta esperientziak uztartzen dituen programazio anitz batekin.

Pamplona Negra

Pamplona Negra, batez ere, literatur jaialdia da. Jaialdiak mundu osoko literatura beltzean barrena bidaia zirraragarri bat proposatuko du. Nazioarteko gonbidatuen artean, India kolonialean girotutako eleberriengatik ezaguna den Abir Mukherjee idazle britaniar-indiarra nabarmentzen da. Erresuma Batutik etorriko den beste idazle azpimarragarri bat Isabel II.a erregina protagonista duten lanak aurkeztuko dituen SJ Bennett idazle ingelesa. Argentinatik, berriz, Cristian Perfumo etorriko da. Iruñean izango diren generoko beste izen garrantzitsu batzuk Marto Pariente, Carlos Bassas, Paul Pen, Juan Carlos Galindo, Maribel Medina, Jokin Azketa, Peru Cámara, Noelia Lorenzo Pino, Unai Goikoetxea, Claudio Cerdán, Xus González, María Suré, Antonio Pampliega, Jose Gil Romero eta Goretti Irisarri dira.

Literaturari dagokionez, programazioak zazpi mahai-inguru hartuko ditu Baluarten bost egunetan zehar:

  • Abiapuntua. Carlota Suárez, Laura Azcona eta Trifón Abadekin. Moderatzailea: Julen Uterga. Urtarrilaren 20an, 18:05etan.
  • Barnean. Marto Pariente, Carlos Bassas, Paul Pen eta Juan Carlos Galindorekin. Moderatzailea: Amaia Otazu. Urtarrilaren 21ean, 18:05etan.
  • Lur hazigaitza. Cristian Permufo, Maribel Medina eta Jokin Azketarekin. Moderatzailea: Andrea Delgado. Urtarrilaren 22an, 17:00etan.
  • Zero kilometroa. Peru Cámara, Noelia Lorenzo Pino eta Unai Goikoetxearekin. Moderatzailea: Mamen García. Urtarrilaren 23an, 18:00.
  • Ekialdeko kostaldea. Claudio Cerdán, Xus González eta María Surérekin. Moderatzailea: Julen Uterga. Urtarrilaren 23an, 19:00etan.
  • Gerra zona. Antonio Pampliega, Goretti Irisarri eta José Gilekin. Moderatzailea: Amaia Otazu. Urtarrilaren 24an, 18:00etan.
  • Gailurrerako ibilbidea. Víctor del Árbol, Ibón Martín eta Rosa Ribasekin. Moderatzailea: Carlos Bassas. Urtarrilaren 24an, 19:00.

Programa Carles Porta kazetariaren parte-hartzearekin osatuko da, gaur egungo kasu kriminalak aztertuko dituena, eta Mikel Salas musikagilearen musika-ikuskizun batekin amaituko da.

Errealitate birtuala

“Krimena eszenan” atalak benetako kasuetan murgiltzeko aukera eskainiko dio publikoari. Lehen aldiz, FBIko agente batek agentziaren esperientziak partekatuko ditu, eta Foruzaingoak ikerketa kriminalaren prozesu osoa azalduko du. Programak Kennedy kasuaren azterketa (Kennedy eta bala magikoa) eta jakingura eragiten duen ‘Bihotzik gabeko Gizonaren’ kasuari buruzko erakusketa ere barne hartzen ditu.



Gainera, aurten, lehen aldiz, Baluarteko atariak murgiltze-jarduera bat hartuko du. Errealitate birtualeko betaurrekoen bidez, esperientzia probatzen duena Polizia Nazionalaren Iheslariak Aurkitzeko Atalak garatutako operatibo bateko kide bihurtuko da.

Zinema

Ohi bezala, zinemak ere bere lekua izango du jaialdian. Guztira, pasa den mendeko 60ko hamarkadako hiru film programatu dira, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Frantzian genero beltzaren bilakaera aztertzen dutenak. Jatorrizko bertsioan azpititulatuta eskainiko diren proiekzioen artean daude “Bunny Lakeren bahiketa”, “Harper, ikerlari pribatua” eta “Gizonaren isiltasuna”.

Programazioa literatura-sorkuntzako bi tailerrekin osatuko da. Lehena, Antonio Lozanok emango du eta, bigarrena, berriz, María Herrerak.

Era berean, Nafarroako Liburutegiek idazleekin topaketak eta irakurketa-klubak hartuko dituzte, eta Tres Reyes Hotelak noir gastronomia-esperientzia eskainiko du. Kondestablearen Jauregian euskaraz eta gaztelaniaz antzeztutako ibilbideak egingo dira, eta programak Iruñeko Espetxean jarduerak eta hiriko leku enblematikoetan literatura-gaualdiak ere jasotzen ditu.

Advertisements