‘Txankletak’ aisialdi programak bere eskaintza hirukoiztu eta 2.500 plaza baino gehiago eskainiko ditu

‘Txankletak’, duela bost urte jaio zen Iruñeko Udalaren gazteen aisialdirako programak, denboraldi honetan, 2020an baino % 50 plaza gehiago eskainiko ditu, eta eskaintza dibertsifikatu egingo du 19 jardueretara iritsi arte, iaz baino hiru aldiz gehiago.

Udal-programa hau 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da, eta aurreko urteetako hainbat jarduerei eusten dio, hala nola, zinema, piraguismoa, urpean igeri egitea edo ihes-gelak. Gainera, kirol-jarduerak areagotuko dira, kultura-jarduerak boskoiztu egin dira eta ekainetik irailera bitartean egingo diren eduki desberdinetako zazpi txango egiteko aukera ere gehitu da. Horrez gain, hilabete eta erdiko jarduerak ere proposatzen ditu Gaztediaren Etxean “Egunero plan bat” lelopean.

Guztira 2.591 plaza eskainiko dira eta izena emateko epea ekainaren 21ean amaituko da Iruñean erroldatuta dauden gazteentzat. Hurrengo egunetik aurrera, gazte guztientzat irekita egongo da. Izena Gaztediaren Etxean eman beharko da (Zangoza kalea, 30), eta izena ematerakoan NANa aurkeztu beharko da. Parte hartu ahal izateko, adingabeek idatzizko baimena izan beharko dute. Baimen horren eredua gazteriaren etxean lor daiteke.

Programazioa osatzen duten jarduera gehienak doakoak dira, baina zenbait kasutan kopuru txiki bat ordaindu beharko da.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.