Italiar batek bere aitaren gorpua bi urtez izkutaturik izan du etxean hormatutako gela batean, Erromatik gertu, honen pentsioa kobratzen jarraitu ahal izateko. Poliziak aitaren gorpua aurkitu zuen drogaren kontrako operazio batean 44 urteko semearen etxea miatzera joan zirenean. Orain, semeak erahilketa karguari aurre egin beharko dio, aitaren heriotzaren arrazoiak ez baitaude oso garbi. Gizonak bere aitaren gopua izkutatu zuen honen gelaren barruan adreiluz eta porlanez egindako gelaxka batean. Aitak 83 urte zituen hil zenean.
Hedabideek aditzera eman dutenez, semea drogazale ohia da eta langabezian zegoen. Bere aitaren 1.400 eurotako pentsioari esker bizi zen.